lunes, 26 de enero de 2015

INGLATERRAKO INTERKANBIOA
Manchesterrera joan ginen Urratarrilaren 11an. Stonyhurst eskolara,  interkanbioa egitera ingeles batzuekin.  Han gauza asko ikusi ditugu adibidez: Bowlang bionergy, environment... Domekan barnetegian geundenak Trafford centerrera joan ginen, hau da merkataritza-gune batera. Trafford-center Europako handienetako bat da. Manchesterren negua egin zuen ia egun guztietan. Old Trafford-era ere joan ginen eta zelai izugarri bat da. Azkenengo egunetan Arteko klase bat egin genuen Sgraffito bat .  Pena izugarria eduki genuen bueltatzean han oso ondo pasatu genuen eta. Gainera azkenengo egunetan oberenak izan ziren.










martes, 6 de enero de 2015

Izotzetan berriro!

Urte bat gehiago izotz piztaren gainean egon gara Durangon!
Izotz piztak, abenduaren 26-an zabaldu zituen bere ateak Landako gunean, eta gaurko egunean, abenduak 06-an itxi ditu.
 Aurten izotz piztaren neurriak handiagoak izan dira.
 Izotz piztan sartzeko sarrerak 4,50euro balio izan du, eta asteazkenetan 3euro.
Gaztentzako izotz piztan ibiltzeko  ordurik erakargarrienak gauekoak izan dira. Eguerdiko orduetan ikastaroak egoten dira txikientzako eta baita ere nagusientzako patinatzen ikasteko. Ikastaroak ez dira dohainik 5 euro ordaindu behar dira. 
Aurten beste urtetan baino jende gehiago joan da patinatzera.
Nire ustez aurten izotz pizta primeran egon da, nik oso ondo pasatu dut.


Arriskua! Erregeak datoz!

Aurten hainbat gorabehera izan ditugu Euskal Herrian errege magoen etorrerak.
Lehenik eta bein Durangoko kabalgatan bota behar zituzten goxokien zati bat lapurtu dute. Hori ez da etorrera goxo guretzat.
Eta hori alde batera utziz Portugalaten petardo baten erruz, idiak beldurtu eta arineketa batean ikuslegoarengana joan ziren. Eskerrak ez diren zauriturik egon. 
Eta nahiz eta Euskal Herrian zoritxar asko eduki ez da izan Nijar-ren gertatutakoaren antzekorik. Han Baltasar erregearen papera egin behar zuen gazteak karrozatik erori eta hil egin da.


Erregek aurten ez dute zoriontasuna bakarrik ekarri, zorritxarra eta arriskuak ere. Espero azken urtea izatea!